Joseph Kessel
Wikipedia(e)tik
Joseph Kessel (Clara, Argentina, 1898 - Avernes, Frantzia, 1979) frantses idazlea eta kazetaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Errusian eta Parisen egin zituen Letra eta Antzerkiko ikasketak. Lehen Mundu Gerran, hegazkin-gidari gisa parte hartu zuen. Hala bildu zuen L´equipage nobelan azaldu zuen esperientzia.
Beste zenbait obra: Nuit de Princes (1927), Belle de Jour (1929, gero Buñuelek zinemara eramana), Le coup de grâce (1931), Marché d´esclaves (1933), L´armée des ombres (1944) eta Les cavaliers (1968).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.