Joseph Kessel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Askasua (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:30, 28 abuztua 2015
Joseph Kessel

Joseph Kessel (Clara, Argentina, 1898ko otsailaren 10a - Avernes, Frantzia, 1979ko uztailaren 23a) frantses idazlea eta kazetaria izan zen.

Biografia

Errusian eta Parisen egin zituen Letra eta Antzerkiko ikasketak. Lehen Mundu Gerran, hegazkin-gidari gisa parte hartu zuen. Hala bildu zuen L´equipage nobelan azaldu zuen esperientzia.

Beste zenbait obra: Nuit de Princes (1927), Belle de Jour (1929, gero Buñuelek zinemara eramana), Le coup de grâce (1931), Marché d´esclaves (1933), L´armée des ombres (1944) eta Les cavaliers (1968).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Kessel Aldatu lotura Wikidatan