Joseph Losey
Joseph Losey (Wisconsin, AEB, 1909 - Londres, Ingalaterra, 1984) Estatu Batuetako zinema-zuzendaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Antzerkizalea izanik, Sobietar Batasunean ikasi zituen antzerki-teknikak, Bertolt Brechten laguntzaile izan zen zenbait emanalditan, eta Broadwayn zuzendari gisa amaitu zuen.
Film labur asko egin ondoren, The Boy with Green Hair (1948) izan zen haren lehen film luzea.
Europan zegoela Estatu Batuen Aurkako Egitateen Batzordearen deia jaso zuen Estatu Batuetatik. Deklaratzera joan nahi ez eta, Ingalaterran finkatu eta ezizenez sinatu zituen lan asko.
Zenbait polizia-film bikain egin ondoren, lan sakonagoak landu zituen, eta Harold Pinter antzerkigilearen lanak egokitu zituen: The Servant (1963, Zerbitzaria); The Accident (1967, Istripua); The Go-Between (1970, Mezularia); eta sari asko lortu zituen. Don Giovanni (1979), Mozarten operaren egokitzapena, da Loseyren azken aldiko lanik interesgarriena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.