Joseph Pérez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=Joseph Pérez, Emeritus Professor, University of Bordeaux III Michel de Montaigne, History of Spain and Latin America.
Joseph Pérezen erretratua

Joseph Pérez (Laroque-d'Olmes, Ariège, 1931) frantses historialaria da, Espainiako eta Hispanoamerikako histroian aditua.

1955. urtean gaztelaniazko agregatu titulua atera zuen Saint-Cloudeko Goi Mailako eskolan, eta 1970ean doktoregoa eskuratu zuen Gaztelako komuneroen iraultza tesiarekin. Boredeleko Unibertsitateko irakasle eta katedraduna izan zen 1956-1988 bitartean, eta haren lehendakari 1978tik 1983ra; gaur egun Espainiako eta Latinoamerikako zibilizazioko katedraduna da Bordele III Unibertsitatean eta, besteak beste, C.N.R.S. (Centre National de la Recherche Scientifique) erakundeko kidea da. Hainbat lan zientifikotan parte hartu du, eta XVI. mendeko espainiar zibilizazioari buruzko ikerketetan (estatu modernoaren sorrera Espainian) eta XVIII. mendearen amaierako eta XIX. mendearen hasierako nazio hispanoamerikarren sorrerari buruzko ikerketetan nabarmendu da nagusiki.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La révolution des « Comunidades » de Castilla (1520-1521), Féret & Fils, Bordele, 1970
  • L'Espagne des Rois Catholiques, Paris, Bordas, 1971
  • L'Espagne du Txantiloi:S-, Paris, Armand Colin, 1973
  • Isabelle et Ferdinand, Rois Catholiques d'Espagne, Paris, Fayard, 1988
  • Charles Quint : empereur des deux mondes, París, Gallimard, 1994
  • Histoire de l'Espagne, Paris, Fayard, 1997
  • L'Espagne de Philippe II, Paris, Le grand livre du mois, 1999
  • De l'humanisme aux Lumières : études sur l'Espagne et l'Amérique, Madril, Casa de Velázquez, 2000
  • L'Inquisition espagnole, Fayard, 2002
  • Isabelle la Catholique: un modèle de chrétienté ?, Paris, Payot & Rivages, 2004
  • Thérèse d'Avila et l'Espagne, Paris, Fayard, 2008
  • La légende noire de l'Espagne, Paris, Fayard, 2009

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Pérez Aldatu lotura Wikidatan