Joseph Parrocel
Wikipedia(e)tik
Joseph Parrocel (Brignoles, Frantzia, 1646 - Paris, Frantzia, 1704) frantses margolaria eta marrazkigilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Pintore-familia bateko semea zen. Jaques Courtoisen ikaslea izan zen Erroman, eta haren eta Salvatore Rosaren eragina nabari da Parrocelen obretan. 1675ean, Parisa itzuli zen. Erlijioari, ohiturei eta ehizari buruzko margolan batzuk egin bazituen ere, guduak eta nekazarien bizimodua izan zituen gai nagusiak.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.