Joseph Stiglitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Stiglitz
Joseph Stiglitz
Datu pertsonalak
Izen osoa Joseph Eugene Stiglitz
Jaio 1943ko otsailaren 9a (81 urte)
Gary, Indiana (AEB)

Joseph Eugene Stiglitz (Gary, Indiana, 1943ko otsailaren 9a) estatubatuar ekonomialaria da. Columbiako Unibertsitateko irakaslea, globalizazio eta konkurrentzia askearen aldeko ekonomialarien kritikari ezaguna da.

Zenbait kontzeptu ezagun garatu ditu, "antiselekzioa", "arrisku morala" eta "asimetria informazioan" adibidez, merkatuen efizientziarik eza agerian jartzeko. Postu politikoak ere izan ditu: Clintonen administrazioan jardun zuen, eta Munduko Bankuan ere bai. Liburu ezagunena ≪Globalizazioa eta harekin gustura ez daudenak≫ da.

2001ean Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen, George A. Akerlof eta Michael Spencerekin batera, informazioaren asimetriaren teoriari egindako ekarpen garrantzitsuarengatik.[1]


2011n Time aldizkariak munduko itzal handiena duten 100 pertsonen artean sailkatu zuen.[2]

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Stiglitz Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Indiana
Artikulu hau Indianako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.