Joseph von Fraunhofer
Wikipedia(e)tik
Joseph von Fraunhofer (Straubing, Alemania, 1787 - Munich, Alemania, 1826) alemaniar fisikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Eguzkiaren espektroan marra ilunak aurkitu zituen (Frauenhoferren marrak), eta 576 zehaztu zituen. Fraunhoferren marrak eguzkiaren fotosferaren espektroan dauden xurgapen-marrak dira. Fraunhoferrek aztertu zituen 1814. urtean. Lerro horiek elementu kimikoen igorpen espektroetan azaltzen diren marrekin bat egiten dute kokaeran. Lerrook aztertuz, Eguzkiaren atmosferaren osaerari buruzko informazioa lor daiteke. Argiaren difrakzioa aurkitu zuen ondoren, eta izarren espektro-sailkapena finkatzeko erabili zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.