Josiah Royce
Wikipedia(e)tik
Josiah Royce Estatu Batuetako filosofoa izan zen (Gras Valley, Kalifornia, 1855 - Cambridge, Massachusetts, 1916). Kalifornia, Leipzig eta Göttingengo Unibertsitateetan Filosofiako ikasketak egin ondoren Harvard Unibertsitateko irakasle izan zen (1885-1914). Hegelen eragina agerian du Royceren filosofiak. Eragin handia izan zuen Estatu Batuetako pentsamenduan.
Obra nagusiak: The Religious Aspect of Philosophy (1885, Filosofiaren erlijiozko alderdia), The Spirit of Modern Philosophy (1892, Filosofia modernoaren izpiritua), Studies of Good and Evil (1898, Ongiari eta gaizkiari buruzko azterketak), The World and the Individual (1900-1901, bi liburuki; Mundua eta norbanakoa) eta The Philosophy of Loyalty (1908, Fideltasunaren filosofia).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.