Josip Jelačić

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josip Jelačić

Kroaziako Ban


Juraj Haulik (en) Itzuli - Johann Baptist Coronini-Cronberg (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPetrovaradin (en) Itzuli1801eko urriaren 16a
Herrialdea Austriar Inperioa
HeriotzaZagreb1859ko maiatzaren 20a (57 urte)
Familia
AitaFranjo Jelačić
Ezkontidea(k)Sophie von Stockau (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTheresian Military Academy (en) Itzuli
Theresianum (en) Itzuli
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Altuera165 zentimetro
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraImperial Austrian Army (en) Itzuli
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkak1848ko Hungariako Iraultza

Josip Jelačić kondea (Petrovaradin, 1801eko urriaren 16a - Zagreb, 1859ko maiatzaren 20a) Kroaziako heroi nazionaltzat hartua dago. Kroaziako Bana izan zen 1848 eta 1859 artean eta Kroazian morrontza kentzeaz gain garaipen militar handiak lortu zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Serbiari dagokion Petrovaradinen jaio zen 1801ean. Jelačić Etxekoa zen eta Vienan egin zituen ikasketa militarrak, eta Austriako Armada Inperialean lotinantorde bihurtu zen. 1837rako teniente koronel zen eta 1842rako koronela. Kroazian dagoeneko sona handia zuen delitugintzaren aurka gogor egiteagatik.

1848ko Hungariako iraultzan austriarrekin batera hartu zuen parte. Bere taktika militarrak oso arrakastatsuak izan ziren baina Alexander von Bach austriar ministroak absolutismoa ezarri zuen Kroazian eta bi inperio handiak batzean Hungariaren kontrolpean utzi zuen Kroazia. Herritarrak ez zeuden gustura eta Josip Jelačić Kroaziako Ban izenda zezaten eskatu zuten. Honek austriarren aldeko jarrera zabaldu zuen. 1859an hil zen Zagreben, gaixotasun luze baten ondoren.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josip Jelačićen estatua Zagrebko enparantza nagusian

Austriarren aldean egon izan zen beti eta Kroaziaren germanizazioan garrantzi handia izan zuen Josip Jelačićek.

Garaiko klase politikoak gustuko ez bazuen ere, historiak garrantzi handiko agintari bihurtu du. Zagrebko plaza nagusian bere eskultura dago. Hasieran bere ezpatak Hungaria aldera seinalatzen zuen haien aurka aritu baitzen borrokan. Komunismoaren garaian estatua erretiratua izan zen, baina 1991eko independentziarekin batera berriz jarri zuten bere lekuan, oraingoan hegoaldera begira.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josip Jelačić Aldatu lotura Wikidatan