Josu Jon Imaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu Jon Imaz

EAJren EBBko lehendakaria

2004 - 2008
Xabier Arzalluz - Iñigo Urkullu Renteria

Eusko Legebiltzarkidea

2001eko ekainaren 8a - 2001eko irailaren 25a - Jokin Bildarratz
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia

Europarlamentaria

1994ko uztailaren 19a - 1999ko urtarrilaren 5a
Barrutia: Espainia
Hautetsia: 1994 European Parliament election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaZumarraga1963ko irailaren 6a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, politikaria eta international forum participant (en) Itzuli
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Enplegatzailea(k)Petronor
Repsol
Naturgy
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Josu Jon Imaz San Miguel[1] Zumarragan (Gipuzkoa) jaio zen 1963ko irailaren 6an. Euskal politikari ohia, EAJren presidente izan zen 2004tik 2007ra. 2008ko uztailetik Petronor euskal enpresa petrogilearen presidentea da. Gainera, 2014ko maiatzetik Repsoleko kontseilari ordezkaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimika Zientzietan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean. Karrera Bukaerako Sari Berezia eman zioten eta polimeroetan espezializatua. Enpresen Zuzendaritza Orokorrean trebakuntza, 89-90 ikasturtean, Ikasbide-Grupo Cooperativo Mondragóneko Zuzendaritza Nagusiko Trebakuntza Planaren barruan. Doktoretza tesia Bilboko Industri Ingeniarien Goi Eskolan egin zuen, 1994an.

1986ko abenduan INASMET Teknologia Zentroak Nanteseko CETIM Zentrora bidali zuen, Industria eta Energia Ministerioaren bekarekin, ikertzaileak atzerrian trebatzeko programaren barruan.

INASMETeko Konposite eta Polimero Arloko arduraduna izan zen 1987-1989 denboraldian eta Marketing eta Kanpo Harreman Saileko arduraduna izan zen 1991-1994ko denboraldian. Ezkonduta dago, hiru seme-alaba ditu eta Donostian bizi da. 2008tik Petronor enpresaren presidente da.

Bizitza politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994ko ekainean eurodiputatu hautatua izan zen Europako Legebiltzarreko hauteskundeetan. Hala jardun zuen harik eta 1999ko urtarrilaren 7an Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile izendatu zuten arte. 2001eko uztailaren 17an Gobernu Kontseiluak egin zuen batzarrean erabaki zen Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu eta bozeramaile izaten jarraitzea. Hala aritu zen 2004ko urtarrilaren 13ra arte.

Azkenik, Euzko Alderdi Jeltzalearen 2004ko urtarrilaren 17 eta 18ko Batzar Orokorrean, Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari hautatu zuten, Xabier Arzalluzen ondorengo izendatuz.[2]

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ-PNVren kide 1978an.
  • Urretxu-Zumarragako EGIko lehendakaria (1979-1982).
  • EGIren Gipuzkoako Eskualde Kontseiluko kide (1980-1986).
  • EGIren Kontseilu Nazionaleko kide (1981-1986).
  • Urretxu-Zumarragako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren kide (1979-1982).
  • EAJ-PNVren Batzar Nazionaleko ordezkari:
  • GBBren kide (1988-1990).
  • Zumarragako alkateordea eta Ogasun eta Garapeneko zinegotzia (1991-1995).
  • Eusko Legebiltzarrako diputatu (1994-1999).
    • Aurrekontu, Industria eta Gai Ekonomiko eta Arrantza Batzordeko kide.
    • Moneta Azpibatzordeko lehendakariordea.
  • Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua eta bozeramailea (1999-2001).
  • Eusko Legebiltzarraren kidea Gipuzkoatik (2001).
  • Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua eta bozeramailea (2001-2003).
  • EAJ-PNVren EBBren lehendakaria (2004-2007).

Bizitza politikoa uztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko irailaren 12an, Imazek politika utziko zuela adierazi zuen hainbat hedabideri helarazitako gutun baten bidez. EAJ alderdiaren presidentzian, Iñigo Urkulluk hartu zion lekukoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena Imaz idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Imatz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Josu Jon Imaz: "Baliteke Olanoren Batasuna lidergoaz jabetu izana" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-05-13)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Xabier Arzalluz
EBBko presidentea

2004ko urtarrilaren 18a - 2008ko urtarrilaren 18a
Ondorengoa
Iñigo Urkullu
Aurrekoa
Mari Karmen Garmendia
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea

19992004
Ondorengoa
Miren Azkarate
Aurrekoa
Javier Retegi (Industria)
Rosa Diez (Merkat. eta Turism.)
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburua

1999-2001
Ondorengoa
Ana Agirre