José Ignacio Ruiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Ignacio Ruiz
Bizitza
JaiotzaUrduña1929ko abenduaren 30a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2014ko abenduaren 14a (84 urte)
Jarduerak
Jardueraksoziologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea

José Ignacio Ruiz Olabuénaga (Urduña, Bizkaia, 1929ko abenduaren 30a[1] - Bilbo, 2014ko abenduaren 14a[2]) bizkaitar soziologo, irakasle eta ikerlaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soziologian doktorea zen (New Yorkeko Fordham Unibertsitatea), baita Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan ere, Euskal Herriko Unibertsitatean. Soziologiako katedraduna zen Deustuko Unibertsitatean (Bilbo); eta Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikorako Kabineteko zuzendaria, Euskal Soziologoen Elkarteko lehendakaria eta CIINDES S.L. Soziologia Kabineteko zuzendaria izan zen. Irakasle gonbidatua izan zen EHUn, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Valladolidekoan, Valentziakoan eta hainbat Udako Unibertsitatetan (Santander, Sevilla eta Donostia). Lurralde eta Inguruak aldizkarietako Zuzendaritza eta Idazketa Batzordeen kide zen. Eusko Ikaskuntzaren Komunikabideak Saileko lehendakaria izan zen 1978tik 1984ra.

Ruiz Olabuénagaren ikerkuntza-jarduerak hiru alor nagusi hartzen ditu: erakundeen soziologia, ikerketaren metodologia kualitatiboa eta hauteskunde-soziologia. Argitaratu zituen lanen artean daude: Euskararen borroka, Plano electoral de Euskadi, Paulo Freire: Concientización y Andragogía, Sociología de las organizaciones, Sociología electoral de Euskadi, Clases sociales y aspiraciones vascos, Violencia y ansiedad social en el País Vasco, La innmigración vasca, El extranjero en Europa, La juventud liberta eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]