José María de Heredia

Wikipedia, Entziklopedia askea
José María de Herediaren erretratua.

José María de Heredia (La Fortuna, Kuba, 1842ko azaroaren 22a - Bourdonné gaztelua, Houdan ondoan, Frantzia, 1905eko urriaren 3a) frantses olerkaria izan zen, Kubakoa jatorriz.

Biografia

Lehenbiziko urteak Kuban egin bazituen ere, 1861etik aurrera Frantzian bizi izan zen. Ikasketak alde batera utzirik, literaturari heldu zion. Leconte de Lisle lagun eta maisuari esker argitaratu zituen bere lehen olerkiak, Parnaso zaleen mugimenduaren aldarrikapena izan zen Parnasse contemporain (1866, "Gure garaiko Parnasoa") bilduman. 1893an ordu arte aldizkarietan argitaraturik zituen 118 soneto bildu zituen Les trophées izenburupean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José María de Heredia Aldatu lotura Wikidatan