Joule moleko
Joule molekoa (ikurra: J/mol-1) materia-kantitatearen funtzioan dagoen energia-unitatea da. SItik (Nazioarteko Unitate Sistema) eratorritako unitatea da. Energia joule-tan neurtzen da eta materia-kantitatea mol-etan neurtzen da.
J/mol-1-etan neurtzen diren zenbait kantitate fisiko:
Erosotasunagatik, eta unitate honekin neurtzen diren magnitudeak ikusita, gehienetan kJ/mol moduan erabiltzen da. Esaterako, urtze- eta irakite-entalpiak 10 kJ/mol-en ordenakoak dira, lotura-energiak 100 kJ/mol-en ordenakoak eta ionizazio-energiak 1.000 kJ/mol-en ordenakoak.
Unitate hau elektronvolt-etara bihur daiteke ondoko formula erabiliz:
1 eV = 1 J/C = F J/mol elektroi = (96485.38 ± 0.02) J/mol elektroi
non F Faraday-ren konstantea den.
| Nazioarteko Unitate Sistema |
| Oinarrizko unitateak luzera: m | masa: kg | denbora: s | intentsitate elektrikoa: A | tenperatura: K | substantzia kantitatea: mol | argi-intentsitatea: cd |
| Unitate eratorriak maiztasuna: Hz | indarra: N | presioa: Pa | energia/lana/beroa: J | potentzia: W | karga elektrikoa: C | potentzial elektrikoa/indar elektroeragilea: V | erresistentzia elektrikoa: Ω | kondukzio elektrikoa: S | kapazitatea: F | fluxu magnetikoaren dentsitatea: Wb | indukzioa: H | eremu magnetikoa/indukzio magnetikoa: T | argi-fluxu: lm | iluminazioa: lx | erradioaktibitatea: Bq | xurgatutako dosia: Gy | dosi baliokidea: Sv | jarduera katalitikoa: kat |
| Unitate osagarriak |