Bizarzuriren herrixka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joulupukin Pajakylä» orritik birbideratua)
Postetxea.

Bizar Zuriren etxaldea, Finlandiako Rovaniemi hirian dagoen jolas-parkea da. Europako haur askok, Bizar Zuri (Finlandieraz: Joulupukki), Laponiatik datorrela uste du eta 1950. urtean Eleanor Rooseveltek, Franklin D Roosevelten emazteak Rovaniemi bixitatu zuela aprobetxatuz, Bizar Zurirentzako postontzi bat eraiki zuten hiritik 8 km-tara. Hemendik aurrera, postontzia, etxetxo batean eta ondoren etxalde batean bihurtu zen.

Zirkulu Polar Artiko Paraleloak zeharkatzen du erditik etxaldea, zein zuzen zuri baten bidez dagoen adierazia. Etxaldean, mota askotako ekintzak antolatzen dira, hala nola elur-orein paseoak eta gabonekin zerikusia duten artikulu guztiak daude salgai. Haurrek, euren gutuna, postontzi ospetsuan botatzeko aukera daukate.

Etxe nagusia.

Bizar Zuriren ezkutuko gordelekua Laponian kokatzen zela 1920ko hamarkadan hasi zen zabaltzen. Korvatunturi mendixka, menperatu ezineko gailurra zen finlandiarrentzat, eta antzinako mitoek mendixkaren zabaleraren erdian izaki bat bizi zela zioten. Honela, mitoa Bizar Zurirekin nahasten joan zen, eta 1950eko hamarkadan postontzi bat eraikitzea onartu zuten, gutxinaka nazioarteko turismoa erakarriko zuena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Webgunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]