Jowzjan probintzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:06, 18 urtarrila 2016

Txantiloi:Probintzia orokor infotaula Jowzjan edo Jawzjan (Paxtueraz/Dariz: جوزجان) Afganistango 34 probintzietako bat da, herrialdearen iparraldean dagoena. 11.798 km²-ko azalera du[1] eta 2009ko estimazioaren arabera 485.300 biztanle zituen.[2] Hiriburua Sheberghan da.

Uzbekoak eta turkomanoak dira talde etniko nagusiak, baino badira tajikak, paxtunak eta arabiarrak ere. Hizkuntza mintzatuena uzbekera da (%39,5), bigarrena turkomanera (%28,7) eta, honen ondoren, paxtuera (%17,2) eta persiera (%12,1) daude.

Erreferentziak

  1. World Gazetteer: Afghanistan: Administrative Divisions (population and area)
  2. Islamic Republic of Afghanistan Central Statistics Organization (CSO)

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jowzjan probintzia Aldatu lotura Wikidatan