Joxe Agirre
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau bertsolari azpeitiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Agirre.
Joxe Agirrek 2009ko Txapelketa Nagusiko txapela Maialen Lujanbiori jarri zion unea.
Joxe Agirre Esnal "Oranda" (Azpeitia, 1929ko apirilaren 13a - ) euskal bertsolaria da. Izarraitz auzoko Oranda Behekoa baserrian jaio eta bizi da. 1952an hasi zen bertsotan publikoaren aurrean. Plazaz plaza urte mordoan ibili da bertsotan, sarritan Imanol Lazkanorekin batera bikotea osatuz.
Haren ibilbidearen omenez, 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapela jarrio zion irabazleari —Maialen Lujanbiori—, laurogei urte edukita lau bertso bota zituela 14.500 pertsonaren aurrean.