Joxe Manuel Odriozola
Joxe Manuel Odriozola 2008an. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Joxe Manuel Odriozola | |
| Jaio | 1948 | |
| Altzo (Gipuzkoa) | ||
Joxe Manuel Odriozola (Altzo (Gipuzkoa), 1948 - ) euskal idazlea da. Egun, euskara irakasten dihardu. Berria egunkarian maiz argitaratzen ditu iritzi artikuluak.
Bere azken saiakeretako batekin (Abertzaleak eta euskara, edo nazio euskaldunaren gainbehera), eztabaida sortu nahi izan du, nazionalismo politikoak aberriaren oinarri diren kultura eta hizkuntza aintzat hartzen ez dituela eta.
Odriozolak dioenez, abertzaletasunaren interpretazio sentimentala dago batetik, eta hor aberriarekiko sentimenduak dira nagusi euskal identitatearen muina definitzeko jardunean. Bestetik, berriz, abertzaletasunaren interpretazio etnokulturala ageri zaigu euskal identitatearen ardatz.
Egileak berak aitortu du bigarrenaren aldeko hautua egina duela berak, euskal nortasunaren oinarria euskal kultura eta hizkuntza direlako bere ustez, eta ez abertzaletasuna. Ikuspegi hori, beharbada, euskal herri batean jaio izanari zor diola deritzo:
| « | Zalantza handirik gabe egin dut nire hautua. Nolanahi ere, ñabardura batzuk egin behar izan ditut nazionalismo kulturalaren edo linguistikoaren aldeko hautu hori egitean. Ni Altzotik nator, herri euskaldunaren altzotik alegia. Besterik pentsa nezakeen erdal herriren batean jaio eta sozializatu izan banindute. Nire bidea ez da erdal herritik euskal herrira doan bidea, abertzale gehienen kasuan bezala. | » |
| Joxe Manuel Odriozola[1] | ||
Eduki-taula |
Lanak[aldatu]
Saiakera[aldatu]
- Gerraurreko gizarte-hizkuntzalaritza (1992, UEU)
- Hizkuntza, Kultura eta Gizartea (1997, BBK Euskaltzaindia)
- Nazio identitatea eta eskola (2000, BBK Euskaltzaindia)
- Soziolinguistikaren atarian (1993, Euskaltzaindia)
- Landu dezagun (1977)
- Euskal intelligentsiaren ideologia zantzuak (2001, Pamiela)
- Euskalgintzaren lekukoak (2004, Elkar)
- Abertzaleak eta euskara, edo nazio euskaldunaren gainbehera (2008, Elkar)
- Estatu etnozidaren kontra (2011, Elkar)
Erreferentziak[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |