Joxe Mendiaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joxe Mendiaga
Datu pertsonalak
Izen osoa Joxe Mendiaga Larregain
Jaio 1845eko apirilaren 27a
Aldude (Nafarroa Beherea Nafarroa Beherea)
Hil 1937ko irailaren 12a
Montevideo (Uruguai Uruguai)

Joxe Mendiaga Larregain[1] (Aldude (Nafarroa Beherea), 1845 - Montevideo (Uruguai), 1937 ) euskal idazlea.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Alduden jaio zen aita François Ziburuko guarda eta ama Catherine aihertarra izan zituela; hamar neba-arreba ziren. Hazparnen bizi izan zen eta 1863an hamazortzi urterekin Amerikara joan zen; hala ere ez zuen inoiz bere euskaltzaletasuna bazterrean utzi. Euskal Herria utzi baino lehen Zaldubi edo Mixel Elizanburu ezagutuak zituen.

Argentina, Txile eta Uruguain bizi izan zen. Azken honetan jardun zuen batez ere baina 1875ean Argentinako Entre Ríosko probintziako Puerto Ruizen bizi izan zen. Geroago hogeita lau urtez San José de Mayon (Uruguaiko San José departamenduan) ibili zen Montevideora 1900ean itzuli arte.

Lanbidez tabako lantegi baten nagusia izan zen. 1881etik Margarita Gandollarekin ezkonduta, lau seme-alabaren gurasoak izan ziren. Ameriketan ere euskal idazle batzuekin harremanetan egon zen: Iparragirre, Otxalde[2] edo Pedro Mari Otaño.

Montevideon hil zen 1937an.

[aldatu] Lanak

Idazlan askoren egilea da. Bertso jarriak izan ziren Mendiagaren kutunak. Bere bertso eta olerkiak Montevideoko Euskal Erria aldizkarian, Baionako Eskual Herria "gorrian" zein Eskualdun Ona eta Eskualduna "xurietan", politikoki "gorria" izanik ere[3].

[aldatu] Bilduma

[aldatu] Bertso eta olerki batzuk

  • Mendiague kantuz.
  • Ezkondua eta donadua.
  • Letxeroak eta ostalerrak.
  • Euskaldun guztiak bat.
  • J.B. Otxalderi.
  • Gizon zahar baten arrangurak.

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Erreferentziak

  1. Ofizialki frantsesez Mendiague Larregain; erabilitako iturrietan ikus daitekeenez grafia ugari ageri dira: "Jose", "Joxe", "José", "Josep", "Joseph"; "Mendiaga", "Mendiague", "Mendiage". Izenaz Bertsulari.comen erabilitakoa eta deituraz Euskaltzaindiak aholkatutakoa hobetsiko ditugu. Kepa Altonagak Darwin geurean liburuan (Pamiela, 2010; 63.or.) Jose Mendiaga darabil.
  2. Bidarrai, euskara eta euskaltzaleak, Piarres Xarriton.
  3. Itsasoz bestaldeko bi baxenafartar kantari, Joxemiel Bidador. Xarritonen arabera bonapartista, colorado, batllista eta anticlerical furibundo izan zen, beraz Napoleon Bonaparteren eta José Batlle y Ordóñez 1911n Uruguaiko presidente zenaren eta alderdi "coloradoaren" aldekoa nahiz apaizen kontrakoa.
  4. Itsasoz bestaldeko bi baxenafartar kantari, Joxemiel Bidador.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak