Joxean Sagastizabal
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Joxean Sagastizabal Errazu | |
| Jaio | 1956ko irailaren 5a | |
| Eibar (Gipuzkoa) | ||
Joxean Sagastizabal Errazu (Eibar, Gipuzkoa, 1956ko irailaren 5a - ) euskal idazlea da.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Ekonomia eta maisu ikasketak egin zituen.
1983an Cafe Iruña saria irabazi zuen Jolasean izenburuko nobela laburrarekin.
Bereak dira, halaber, Zerura igotzeko (1986, ipuin-bilduma), Paixibo (1987, eleberria), Inguratuta gatxeuden (1989, ipuin-bilduma) eta Kutsidazu bidea, Ixabel (1994, eleberria). Baserri batera euskara hobetzera doan euskaldun berri baten gorabeherak kontatzen dira azken liburu horretan. Liburua, umorez gainezka, euskal literaturako libururik arrakastatsuena bihurtu da, eta zinemara zein antzerkira eraman da. 2006an liburuaren bigarren partea argitaratu zen: Kutsidazu berriz, Ixabel. Hurrengo urtean, lehen liburuaren gaztelaniazko bertsioa argitaratu zen, Jorge Gimenez Bechek itzulia, Monte arriba, los vascos! izenburupean.
Sagastizabalen beste lan batzuk: Zorotariko euskal hiztegia (1996, hitz-jokoen gaineko hiztegi modukoa), Gerturik daukagu odola (2004, eleberria), Nomadak kantari doaz (2006, eleberria).
[aldatu] Lanak
[aldatu] Narrazioa
- Jolasean (1983, Elkar)
- Inguratuta gatxeuden (1989, Baroja)
- Gerturik daukagu odola (1999, Pamiela)
[aldatu] Nobela
- Paixibo (1987, Elkar)
- Kutsidazu bidea, Ixabel (1994, Alberdania)
- Kutsidazu berriz,Ixabel (2006,Alberdania)
- Nomadak kantari doaz (2005, Alberdania)
- Kutsidazu berriz, Ixabel:ad maiorem vasconae gloriam (2006, Alberdania)
- Monte arriba, ¡los vascos! (2008, Alberdania)
[aldatu] Antzerkia
- Moskatel Team (2005, Kutxa Fundazioa)
[aldatu] Aforismoak
- Zorotariko euskal hiztegia (1996, Alberdania)
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Joxean Sagastizabal literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) "Kutxidazu bidea, Ixabel" alberdania.net webgunean
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.