Joyce Carol Oates

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joyce Carol Oates

Joyce Carol Oates (Lockport, New York, AEB, 1938 -) estatubatuar idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza eta ingeles-literaturako ikasketak egin zituen. Estatu Batuetako kontakizun onenen antologia bat prestatu ondoren, literaturan buru-belarri murgiltzea erabaki zuen. Kontakizun-liburuak argitaratu zituen lehenbizi: By the North Gate (1963), Upon the Sweeping Flood And Other Stories (1966). Bien bitartean, bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, With Shuddering Fall (1964). Gero, 1969an, Them argitaratu zuen, A Garden of Earthly Delights (1967) eta Expensive People (1968) eleberriekin batera trilogia bat osatu zuena.

Joyce Carol Oatesen eleberri guztiak errealismo sozialaren eta eleberri gotikoaren nahasketa moduko bat dira; azaltzen diren pertsonaiak bizitza-esperientzia handikoak dira beti, eta amaiera tragikoa izaten dute sarritan.

Beste lan batzuk: Bellefleur (1980), American Appetites (1989), What I Lived For (1994), Zombie (1995), Will You Always Love Me? And Other Stories (1996), Man Crazy (1997), Broke Heart Blues (1999), Blonde (2000), Middle Age: A Romance (2001), I'll Take You There (2002), The Tattooed Girl (2003), Missing Mom (2005), Black Girl / White Girl (2006), The Gravedigger's Daughter (2007), My Sister, My Love (2008), Wild Nights! (2008), Little Bird of Heaven (2009), Dear Husband (2009), A Fair Maiden (2010), Sourland: Stories (2010), Give Me Your Heart: Tales of Mystery and Suspense (2011).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joyce Carol Oates Aldatu lotura Wikidatan