Jozsef Antall

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hungariar politikaria (Budapest, 1932 - Budapest, 1993). Historian lizentziatua. 1956ko Matxinadan parte hartu zuen, eta jazarri egin zuten horregatik. 1988ko irailean, Hungariako Foro Demokratikoaren sorreran parte hartu zuen, eta alderdi horren buru izendatu zuten hurrengo urtean. 1990eko maiatzeko hauteskunde libreen ondoren, lehen ministro kargua hartu zuen bere alderdiak, demokristauek eta independenteek osatutako zentro-eskuineko koalizio-gobernuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]