Juan Antonio Bardem
Juan Antonio Bardem (Madril, Espainia, 1922ko ekainaren 2a - Madril, 2002ko urriaren 30a) zinema-zuzendari espainiarra izan zen.
Biografia [aldatu]
1950eko hamarkadan Espainian sortu zen zinema sozial konprometituaren sortzaileetako bat izan zen. Luis García Berlanga eta Miguel Mihurarekin batean, Bienvenido Mr. Marshall (1952) film gogoangarriaren gidoia egin zuen. Cómicos (1953) eta Felices Pascuas (1954) filmen ondoren, Madrilgo goi-burgesiaren azterketa kritikoa egin zuen Muerte de un ciclista lanean (1955). Hurrengoa probintzietako hiri koxkor batean kokatu zuen: Calle Mayor (1956).
Gerora, film asko egin ditu, hala nola Sonatas (1959), A las cinco de la tarde (1960), A. Sastreren gidoiarekin, Nunca pasa nada (1963) eta El puente (1975). 1976an, Madrilen gertatu zen abokatu, eta sindikalisten hilketaren kronika egin zuen 1978an: Siete días de enero.
80ko hamarkadan, Espainiako pertsonaia ospetsuei buruzko telesailak egiten hasi zen: Lorca, muerte de un poeta (1987), Ian Gibson eta Mario Camusen gidoiarekin, eta El joven Picasso (1992).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.