Juan Antonio Guergué

Wikipedia(e)tik
(Juan Antonio Gergetik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan Antonio Guergué
Juan Antonio Guergué
Lizarrako fusilamentuak, Guergueren heriotza
Datu pertsonalak
Izen osoa Juan Antonio Guergué Ihantzi
Jaio 1789ko ekainaren 26a
Aguilar Kodes, Nafarroa ( EH)
Hil 1839ko otsailaren 18a
Lizarra, Nafarroa ( EH)

Juan Antonio Guergué Ihantzi (Aguilar Kodes, Nafarroa, 1789ko ekainaren 26aLizarra, Nafarroa, 1839ko otsailaren 18a) militar nafarra izan zen[1].

[aldatu] Biografia

Aguilar Kodesen jaioa, etxe noble batean sortu zen eta 20 urte zituela sartu zen armadan. Kapitain zen 1822an eta erregezaleen alde borrokatu zen, liberalen aurka, Lizarra eta Vianako guduetan. Komandante egin zuten 1823an eta koronel 1830ean.

1834. urtean, lehen karlistadaren hasieran, Tomas Zumalakarregiren agindupean jarri eta Trebiñuko guduan nabarmendu zen. Brigadier izendatu zuten 1835ean eta Kataluniara joan zen armadaren gidari jarri zuten agintari karlistek. Ez zuen Katalunia aldean arazo handirik izan, eta Bizkaira deitu zuten ondoren.

1837an mariskal izendatu eta Bizkaiko armada zuzendu zuen. 1838an Iparraldeko armada osoko buruzagi bilakatu bazen ere, Urizaharreko gudua eta gero kargutik kendu zuten, eta Rafael Maroto ezarri zuten haren lekuan.

Hasia zen Maroto isilpeko harremanetan Espartero liberalarekin eta jakinik Guerguék eta bera bezalako militar setatsuek ez zutela etsaien aurrean amore emango, preso harrarazi zituen Marotok Guergué eta haren inguruko batzuk eta Lizarran hil 1839ko otsailean.

[aldatu] Erreferentziak


Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak