Juan Antonio Urbeltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:08, 11 otsaila 2016
Juan Antonio Urbeltz
Juan Antonio Urbeltz
Juan Antonio Urbeltz Donostiako San Telmo museoan. 1975.
Datu pertsonalak
Izen osoa Juan Antonio Urbeltz Navarro
Jaio 1940
Iruñea, Nafarroa (Euskal Herria)

Juan Antonio Urbeltz (Iruñea, 1940 - ) folklorista eta kulturgizona da, gaur egun Donostian bizi dena. Oi Baldorba! abesti ezagunaren letra sortu zuen.

1958an Goizaldi dantza taldean parte hartu zuen. 1965an Argia taldera igaro zen, eta talde hori zuzendu zuen urte askoan. Folkloreari buruzko hizlari eta publizista, Euskal Koreografia Atlasaren osaketa zuzendu zuen.

Halaber, Goierriko brokel dantzari eta Otsagiko dantzei buruzko ikerlanen egilea da. 1967an Argia taldea Cáceresko (Espainia) Nazioarteko Folklore Jaialdira aurkeztu zen; bi urte geroago, Middlesgrough hirikora (Britainia Handia). Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko kide da, eta Eusko Ikaskuntzako Folklore saileko presidente izan zen.

Bere lorpen handienetako bat da antzinako axuri beltza dantzaren berreskuratzea.[1]

1985ean Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari izendatu zuten. Dantzariak eta Deia argitalpenetako lankide izan zen, eta Dantzak idazlanaren egile da. Hona hemen bere idazlanetako batzuk: "Notas sobre las danzas tradicionales de los vascos", Bilbo, 1978; "Música militar en el País Vasco"; "El problema del zortziko", Iruñea, 1989; "Danzas de Guipúzcoa" eta "Alardeak", Donostia, 1995.

2007an maiatzaren hasieran Urbeltzek Jimeno Jurío Saria irabazi zuen, eta maiatzaren 13an eman zioten, Artaxoako Zirkuluan.[2]

Erreferentziak

  1. http://www.diariovasco.com/20090505/cultura/axuri-beltza-cumple-anos-20090505.html 'Axuri Beltza' cumple 40 años. 2009ko maiatzaren 5a. Diario Vasco egunkaria
  2. http://www.gara.net/paperezkoa/20070503/16096/es/El/antropologo/folclorista/Juan/Antonio/Urbeltz/gana/premio/Jimeno/Jurio El antropólogo y folclorista Juan Antonio Urbeltz gana el premio Jimeno Jurío. 2007ko maiatzaren 3a. Gara egunkaria.

Kanpo loturak