Juan Bautista Azkarate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Arrasateko pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azkarate».
Mondragonés
Izen osoa: Juan Bautista Azkarate Egaña
Jaiotza data: 1891ko ekainaren 24a
Jaioterria: Arrasate ( Gipuzkoa)
Heriotza data: 1965eko apirilaren 11a (73 urte)
Heriotza herria: Arrasate ( Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua: Atzelaria
Debutatze data: 1911
Debutatze pilotalekua: Atotxako pilotalekua
Erretiratze data: 1942

Juan Bautista Azkarate Egaña (Arrasate, 1891ko ekainaren 24a - ibidem, 1965eko apirilaren 11a), pilota munduan Mondragonés bezala ezaguna, euskal herritar pilotaria izan zen[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrasaten jaioa zenez, gaztelaniazko Mondragonés ezizenaz ezaguna izan zen. 1911n soldadutza Donostian egiten ari zela debutatu zuen. 1917an Astelena pilotalekuan Valentín Castellanos menderatu zuenez, de facto buruz buruko txapeldun bilakatu zen. Orduko arerio nagusia Kantabria bizkaitarra zuen. Hurrengo hamarkadan txapelduna izan zen, 1926an Atano III.ak menderatua izan zen arte. Hala ere, 1942ra arte ez zen erretiratu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.