Juan Carlos Wasmosy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Carlos Wasmosy Monti» orritik birbideratua)
Juan Carlos Wasmosy

Paraguaiko presidente

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Carlos María Wasmosy Monti
JaiotzaAsuncion1938ko abenduaren 15a (85 urte)
Herrialdea Paraguai
Hezkuntza
HeziketaAsunciongo Unibertsitate Nazionala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ingeniari zibila eta ekintzailea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Colorado alderdia

Juan Carlos María Wasmosy Monti (Asunción, 1938ko abenduaren 15a) paraguaitar politikaria da. Errepublikako lehendakaria izan zen 1993-1998 bitarteko urteetan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeniaritzako ikasketak egin zituen Asuncióneko Unibertsitate Nazionalean. Itaipuko presa eta zentral hidroelektrikoaren eraikuntzaz arduratu zen enpresa partzuergoko lehendakari izan zen, eta Yaziretako konplexu hidroelektrikokoa ere bai.

Alfredo Stroessner diktadorearen agintaldiaren (1954-1989) amaiera ekarri zuen estatu-kolpearen ondoren, Andrés Rodríguez Pedotti jeneralaren gobernuak (1989-1993) Integrazio-ministro izendatu zuen, Paraguaiko merkataritza-harremanak bultzatzeko eta herrialdearen aurrerabidea azkartzeko eta indartzeko. Alderdi Gorriaren lehendakarigai izendatu zuten, eta 1993ko hauteskundeak irabazi zituen. Demokraziarik ia ezagutu ez zuen herri baten aldaketa bultzatu zuen, eta nazioarteko irudia garbitzen ahalegindu zen.

1996ko apirilean militarrak aginpidea indarrez hartzen saiatu ziren, Lino César Oviedo jeneralaren gidaritzapean. Urtebete geroago, urriaren 30ean, lehendakariak Oviedo atxilo hartzeko agindua eman zuen, hilabete lehenago Oviedok lehendakaritzarako hurrengo hauteskundeetarako Alderdi Gorriaren lehendakarigaia izenda zezatela lortu ondoren. 1997ko abenduan Oviedok bere burua entregatu zuen poliziaren aurrean, eta hurrengo urtean epaitegi militar batek hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zion. 1998ko maiatzeko lehendakaritzarako hauteskundeetan Alderdi Gorriko hautagai berria, Raúl Cubas Grau, atera zen garaile.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]