Juan Crisostomo Arriaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan Crisostomo Arriagaren argazkia

Juan Crisostomo Arriaga Baltzola, jaiotzez Juan Crisostomo Jacobo Antonio Arriaga Baltzola (Bilbo, Bizkaia, 1806ko urtarrilaren 27a - Paris, Frantzia, 1826ko urtarrilaren 16a) musikagilea izan zen. Arriaga antzokiak haren omenez du izena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Crisostomo Arriaga 1806ko urtarrilaren 27an jaio zen Bilboko Goienkaleko 12.ean. Bertan jaiotze hau gogorarazten duen plaka bat ikus daiteke. Berriatuan organo-jotzaile izandako bere aita Juan Simon Arriagak erakutsi zion hasiera batean musika. Zer-nolako talentua zuen ikusirik, Faustino Sanzen (garaiko biolinista ospetsua) ikasle izatera iritsi zen, eta 11 urterekin konposatzen eta Bilboko musika elkarteetan jotzen hasi zen.

15 urte zituela Parisko École Royal de Musique et Declamation ikastetxean (Parisko kontserbatorioa) ikasten hasi zen biolina Pierre Baillotekin, harmonia François-Joseph Fétisekin eta kontrapuntua Luigi Cherubinirekin. Kontserbatorioan 4 urtez izan zen matrikulatuta, eta hango aktetan gordeta daude Juan Crisostomo Arriagaren notak eta haren lanari buruzko oharrak.

20 urte betetzeko egun gutxi falta zirela, 1826ko urtarrilaren 16an hil zen Juan Crisostomo Arriaga, dirudienez biriketako gaitz batek jota. 1977. urtetik, Parisko Saint Honoré kaleko 314.eko ateburuan haren heriotza gogorarazten duen oroigarri bat dago.

Juan Crisostomoren omenez, Bilbon eraikitako antzokiari Arriaga izena jarri zitzaion, eta monumentu bat altxatu zen.

Konposizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Crisostomo Arriaga Aldatu lotura Wikidatan


Bilboko Udalak Arriagari eskainitako webgunea