Juan Eraso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Eraso
Bizitza
JaiotzaAreso1914ko otsailaren 21a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaAngelu2002ko abenduaren 21a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta abesbatza-zuzendaria

Discogs: 5380689 Edit the value on Wikidata

Juan Eraso Olaetxea (Areso, 1914ko otsailaren 21a - Angelu, Lapurdi, 2002ko abenduaren 21a) nafar musikaria eta abesbatza zuzendaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Areson jaio arren, egun gutxi batzuk baino ez zituenetik Elizondon bizi izan zen. Bertako apaiz eta organista Juan Berekoetxearekin hasi zen musika ikasten.[1] Ondoren Ángel de Trabadeloren ikasle izan zen, eta etorkizun handiko tenor-ibilbidea hasi zuen, zintzurreko arazoek eten zutena. Handik aurrera irakaskuntzan eta abesbatza zuzendaritzan jardun zuen.[2]

Iruñeko Kontserbatorioko irakaslea izan zen eta, 1956-1960 bitartean, Iruñeko Orfeoiaren zuzendaria. Urte horietan impostazio modernoagoa eta ahots-hobekuntza erdietsi zuen orfeoiak. Horrekin batera, Frantziako entzunlekuetako ateak ireki zitzaizkion: Saint-Émilion, Tolosa Okzitania eta Baionara iritsi ziren, eta baita Pariseraino ere, non Meza mozarabiarra abestu eta Cristóbal Halffteren Dukearen meza grabatu baitzuten.[3]

1942an sortu zuen Elizondoko Korala funtsezkoa izan zen haren musika jardunean. Abesbatza horrekin Espainia, Portugal, Frantzia, Italia, Britainia Handia, Belgika, Austria eta Hegoafrikan aritu zen,[4] eta sari garrantzitsuak lortu zituen: 1952an Llangollen International Musical Eisteddfodeko (Llangollen, Gales) folklore eta polifoniako lehen sariak; 1953an Innsbruckeko Ahots Polifonia Klasikoko Nazioarteko Jaialdiko lehen saria; 1978an Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketako lehen saria.[1]

1947-1948an, Elizondoko alkate izan zen. Baztandar askoren kantu irakaslea izan zen, musutruk, hauxe esaten baitzuen: "dakienak irakats beza, ahal duenak ikas beza, eta duenak ordain beza". 1983an Elizondoko Seme Kutun izendatu zuten, eta 1992an Baztango Semetzako hartu zuen bertako udalak.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Ruiz de Garibay, Carmen. Eraso Olaetxea, Juan. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).
  2. Santamaria, Lander. Juan Eraso, centenario de un genio. Diario de Noticias, 2020ko urtarrilak 29, noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).
  3. Iruñeko Orfeoia: zuzendariak eta lehendakariak. orfeonpamplones.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).
  4. Agrupación Coral de Elizondo. Coros de España, fundacionorfeo.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]