Juan Gelman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan Gelman
Juan Gelman

Juan Gelman (Buenos Aires, 1930eko maiatzaren 3a - Mexiko Hiria, 2014ko urtarrilaren 14a) argentinar poeta, itzultzailea eta kazetaria izan zen. Bere belaunaldiko poeta nagusietako bat izan zen. 2007an Cervantes saria eman zioten.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetari eta politikari gisa egindako lanak bere burua erbesteratzera behartu zuen 1975etik 1988ra. Argentinara itzuli zenean, Crisis egunkariko erredakzio-idazkari, La Opinión egunkariko kultura-gehigarriaren zuzendari eta Noticias egunkariko erredakzioburu izan zen. Poeta gisa, errealismo kritikoari atxikia, egunerokotasunean ezkutatzen diren gauza ederrez idatzi zuen batez ere, baina, horretaz gainera, justiziaren eta agintaritzaren gehiegikeriak eta injustiziak salatu izan zituen.

Lan nagusiak hauek dira: El juego en que andamos (1959), Sefiní (1964-1965), Traducciones (1969), Relaciones (1973), Citas y comentarios (1982), Hacia el sur (1982), Exilio (1984, Osvaldo Bayer kazetari argentinarrarekin lankidetzan) eta Carta a mi madre (1989). Poesiaz gainera, bi opera, bi kantata eta zenbait diskotarako hitzak ere idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]