Juan Inazio Goikoetxea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan Inazio Goikoetxea
Datu pertsonalak
Izen osoa Juan Inazio Goikoetxea
Jaio 1908ko maiatzaren 5a
Gaztelu (Gipuzkoa)
Hil 1983ko urtarrilaren 6a
Donostia (Gipuzkoa)

Juan Inazio Goikoetxea (Gaztelu, Gipuzkoa, 1908ko maiatzaren 5a - Donostia, Gipuzkoa, 1983ko urtarrilaren 6a) elizgizona eta euskal idazlea izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Altsasun, Hondarribian, Lizarran eta Iruñeko kaputxinoetan egin zituen teologia ikasketak. 1934an hasi zen euskal lanak idazten, Yakintza aldizkarian. 1935ean Argentinara joan zen, eta han igaro zituen 22 urte. Buenos Airesen, Euskal Etxean antolatu zen eskolako irakasle izan zen.

1952an kaputxinoen ordena utzi eta apaiz egin zen. Handik sei urtera Euskal Herrira itzuli eta Auñamendi argitaletxean egin zuen lan, hiztegigintzan nagusiki. 1962an frai Luis Leongoaren eta San Joan Gurutzekoaren olerkien itzulpenak argitaratu zituen Musika ixilla izenburuarekin eta Orixeren lan jakingarri batekin.

Olerkari gisa sari ugari jaso zuen, Irun Hiria esaterako bi aldiz: Biziaren erroetan (1970) eta Gauean oihu (1971) bildumekin.

Zeruko Argia, Egan, Euzko Deya, Euzko Gogoa eta Olerti aldizkarietan eman zituen argitara bere idazlanak.

Hil ondoren, 1991n, haren olerki hautatuekin liburu bat argitaratu da.

[aldatu] Lanak

[aldatu] Poesia

[aldatu] Kanpo loturak


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak