Joan Iturralde Suit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Iturralde Suit» orritik birbideratua)
Artikulu hau Iruindar historialari, saiakeragile eta margolariaren buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joan Iturralde (argipena)».
Joan Iturralde Suit

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Iturralde y Suit
JaiotzaIruñea1840ko urriaren 23a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBartzelona1909ko abuztuaren 17a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa, historialaria eta margolaria
KidetzaNafarroako Euskara Elkargoa
Historiaren Errege Akademia
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea
Nafarroako Gurutze Gorria

Joan Iturralde Suit (1840ko urriaren 23a, Iruñea, Euskal Herria1909ko abuztuaren 17a, Bartzelona, Katalunia) nafar historialari, saiakeragile eta margolaria izan zen. Nafarroako Euskal Elkargoa erakundeko kide nabarmenetako bat ere izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batxilergoa ikasi zuen eta ingeniaritza ikasketak hasi baina utzi egin zituen osasun arrazoiak zirela medio. Bere aita dela eta, Bankuko zuzendari zena, Merkataritza ikasketak burutu zituen Bordelen. Parisen marrazten eta pintatzen ikasiko zuen. Parisen Frantziako katolizismo liberalaren aitzindaria izan zen Montalemberteko kondearen lagun bilakatu zen.

Iruñera itzultzerakoan, garaiko foruzaletasun giroan murgildu zen, Nafarroako erresumaren independentzia aldarrikatuz eta honen konkistari buruzko gaiak ikertuz. Euskaraz eta euskal kulturaz oso kezkaturik, Nafarroan euskal kultur elkarte bat eratzea proposatu zuen. Horretarako bildu zen Pablo Ilarreui Alonsorekin (Iruñeko Udaleko idazkaria, historialaria eta poeta), Nicasio Landarekin (mediku militarra eta humanista) eta Esteban Obanos apaizarekin. Haiekin batera, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko intelektualei ere dei egin zien. Egitasmoa, baina, Bigarren Gerra Karlistak eten zuen.

1868ko irailaren 30ean Nafarroako Gobernuko Batzar Nagusiak Iruñeko Udaleko zinegotzi izendatu zuen, eta kargu horretan 1872rarte egon zen. Hurrengo egunean, zozketa bidez, erregidore nagusi gisa hautatua suertatu zen, horretaz gain Ogasun Batzordea eta Musika eta Marrazketa Eskolako kide izateko ere izendatu zuten. 1872ko otsailera arte aipatutako bi batzorde horietako kide izan zen.

Bigarren Gerra Karlista amaitua, Iturraldek garaiko izen handiko nafar intelektualen talde bat bildu zuen eta haiekin batera Nafarroako Euskara Elkargoa elkartea sortu zuen 1878an, ondoren Eusko Ikaskuntza izango zenaren aurrekoa. Bertako idazkari eta "Etnografia, Arte, Historia eta Legegintza" ataleko zuzendari izan zen. Honekin batera, Revista Euskara agerkaria zuzendu zuen ere, 1879 eta 1883 bitartean.

Espainiako Historiaren Errege Akademia eta Espainiako Arte Ederretako Errege Akademia erakundetako kide izan zen. Baita "Comision de Monumentos Históricos y Artísticos"-eko idazkari eta presidenteorde ere.

Arkeologo lanetan, aitzindari izan zen Nafarroako historiaurreari buruzko ikerketetan. Hainbat aldizkaritan kolaborazioak argitaratu zituen, hala nola El Eco de Navarra, Lau-Buru (1882), Euskal-Erria (1882-1888), El Arga, La Joven Navarra (1860), Revista Euskara, El Ateneo, La Ilustración Navarra (1886), Revista del Antiguo Reino de Navarra (1888) eta Boletín de la Comisión de Monumentos de Navarra aldizkarietan.

Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Foru eta Erakundeen defendatzaile sutsua izan zen. Euskal Herrian Hirugarren Gerra Karlistaren porrotaren ondorioz ezarritako zentsuratik ihesi joan ziren hainbat euskal foruzale batzuekin batera Madrilen La Paz aldizkaria argitaratu zuten.

Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]