Juan Jose Elhuyar
Juan Jose Elhuyar Zubize[1] (Logroño, 1754ko ekainaren 15a - Bogota, 1796ko irailaren 20a) euskal jatorriko kimikaria izan zen, Fausto anaiarekin batera wolframa lehen aldiz bakartu zuelako ezaguna.
Eduki-taula |
Biografia[aldatu]
Gurasoak lapurtarrak zituzten. Parisen ikasi zuen Botanika eta Kimika.
Suediara joan zen Espainiaren aldeko espioitza lanak egitera (mineralogo jakintsuak kontratatzera eta ingelesek eta suediarrek kanoiak egiteko zituzten metodoak ikastera). Torbern Olof Bergman mineralogo ospetsuarekin egin zuen lan Suedian.
Anaiarekin Bergaran hasi ziren lanean, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin batera, eta 1782an wolframioa topatu zuten, eta hala bete ziren Bergmanek metal ezezagun hari buruz aurreratu zituen teoriak. Aurkikuntza Gasteizen aurkeztu zuten.
1784. urtean Bogotá aldera jo zuen Granada Berriko Erregeorderriko (oraingo Kolonbia) meatzetako zuzendari nagusi gisa, eta bertan hil zen hamabi urte geroago. Metalen trataerari buruzko lan ugari eman zuen argitara.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Joan Jose Elhuyarren biografia
- (Euskaraz) Elhuyar anaiak