Juan Jose Mogel
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Juan Jose Mogel | |
| Jaio | 1781eko apirilaren 26a | |
| Deba (Gipuzkoa) | ||
| Hil | 1849ko uztailaren 20a | |
| Markina-Xemein (Bizkaia) | ||
Juan Jose Mogel (Deba, Gipuzkoa, 1781eko apirilaren 26a - Markina-Xemein, Bizkaia, 1849ko uztailaren 20a) euskal idazlea, Bizenta Antoniaren anaia eta Juan Antonioren iloba.
Eduki-taula |
[aldatu] Bibliografia
Lehen eliza-ikasketak osabarekin egin zituen, eta gero OƱatiko Unibertsitatean osatu zituen. 1811z gero, osaba bezala, Markina-Xemeingo erretorea izan zen, eta han egon zen hil arte. Bizkaiko Jaurerriko Diputatu Nagusia izan zen Lehen Karlistadan. Bizkaieraz idatzi zituen obra guztiak.
Juan Jose Mogelek jaso zuen osaba Juan Antoniok idatzitako Peru Abarcaren eskuizkribua, eta berak eman zion Aita Unzueta frantziskotarrari, Zarauzko komentuan gorde zezan.
[aldatu] Lanak
[aldatu] Narrazioa
- Baserritaar jakitunaren etxeko eskolia (1991, Labayru)
- Baserritar nequezaleentzaco escolia, edo icasbidiac guraso justu ta jaquitun familija ondo azi ebeeneen exemplu ta eracutsijetan (1816, Apraiz)
[aldatu] Erlijioa
- Eguneroco lan on eta erregubac, meza santuba ondo enzuteco: confesino eta comuninoya biar dan leguez eguiteco prestaera eta zucenbidiac (1820)
- Mayatz-illeraco berba-aldiac (1885, Lopez)
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Juan Jose Mogel literaturaren zubitegian
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.