Juan Luis Guerra
Juan Luis Guerra 2012an |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Juan Luis Guerra Seijas | |
| Jaio | 1957ko ekainaren 7a | |
| Santo Domingo (Dominikar Errepublika) | ||
Juan Luis Guerra Seijas (Santo Domingo, 1957ko ekainaren 7a) dominikar abeslari eta musikagilea da. Arrakasta handia izan du XX. mende amaieran eta XXI. mende hasieran. Berak egiten duen musika estilo-nahasketa bat da: Karibeko erritmoak, merengea eta Afrikako musika uztartzen ditu.
1980an, Bostonera joan zen, Berklee College of Music eskolan jazza eta konposizioa ikastera. Urte horietan, munduko rock-taldeen eragina izan zuen: The Beatles, The Rolling Stones, Pink Floyd, Chick Corea piano-jotzailea eta Pat Metheny gitarra-jotzailearena, besteak beste. 1981ean, Santo Domingora itzuli zen, eta 4.40 taldea sortu zuen. Grabatu zuen lehen diskoak —Soplando (1982)— ez zuen arrakasta handirik izan. Hurrengo lanetan, Mudanza y Acarreo (1985) eta Mientras más lo pienso... tú (1987), erritmo tradizionalagoak erabili zituen, aurreko diskoko merenge dominikarraren eta jazzaren arteko nahasketa utzita. Hurrengo lana, Ojalá que llueva café (1989) diskoa, izan zen Guerraren izena mundu osora zabaldu zuena. 1991n, Grammy saria irabazi zuen Bachata Rosa (1990) diskoarengatik. Geroztik, Areíto (1992), Fogaraté (1994), Ni es lo mismo ni es igual (1998), Para ti (2004), La Llave De Mi Corazón (2007) eta A Son De Guerra (2010) diskoak grabatu ditu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Juan Luis Guerraren web-orria