Juan Luis Mendizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
83.61.70.138 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 00:56, 29 uztaila 2016

Juan Luis Mendizabal, izengoitiz Mendi (Lekeitio, Bizkaia, 1928) gipuzkoar pintorea da.

Biografia

Urtebete zuela Zarautza aldatu zen bere sendiarekin. Aitaren bidez ezagutu zuen Trillo margolari eta artista madrildarra, eta haren eskutik sartu zen pinturaren munduan. 1940an, aita hil ondoren, amarekin batera Donostiara joan zen bizitzera. Ascensio Martiarena maisu zuela ikasi zituen pinturaren ñabardurak.

Euskal itsaso eta mendi-bazterrak islatzen ditu bere lanetan. Taldeka zein bakarka erakutsi izan ditu bere lanak, batez ere Gipuzkoan. Hainbat argitalpenetan ere parte hartu du, eta ilustrazioak egin ditu Amerika eta Euskaldunak. Euskal presentzia Ameriketan (1992) liburuan, ZARAUTZ Informazio Aldizkari Munizipala (1993) aldizkarian, eta Los prólogos de Pío Baroja (1996) liburuan, besteak beste.

Kanpo loturak

Erreferentziak