Juan Luis Panero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Luis Panero
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Luis Panero Blanc
JaiotzaMadril1942ko irailaren 9a
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
HeriotzaTorroella de Montgrí2013ko irailaren 16a (71 urte)
Familia
AitaLeopoldo Panero
AmaFelicidad Blanc
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Genero artistikoaolerkigintza
IMDB: nm0659346 Edit the value on Wikidata

Juan Luis Panero Blanc (Madril, 1942ko irailaren 9a - Torroella de Montgrí, Girona, 2013ko irailaren 16a) espainiar poeta izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leopoldo Panero poetaren eta Felicidad Blanc idazlearen semea, eta Leopoldo María Panero poetaren anaia zen. Zuzenbide eta Filosofiako ikasketak egiten hasi zen, baina bukatu gabe utzi zituen. Aurrerago, Parisen eta Londresen, Literatura eta Hizkuntzari buruzko ikasketak egin zituen. Mexikon bizi izan zen zenbait urtez, Estatu Batuetako argitaletxe batentzat lanean.

Lehen poema-liburua 1968an argitaratu zuen: A través del tiempo (Denboran zehar). Lehenengoaren ondoren beste asko etorri ziren gero: Dulce pájaro de juventud (1975, Gaztaroko txori gozoa); Los trucos de la muerte (1975, Heriotzaren trikimailuak); Desapariciones y fracasos (1978, Desagerpenak eta porrotak); Testamento del náufrago (1983, Naufragoaren testamentua); Juegos para aplazar la muerte (1984, Heriotza atzeratzeko jokoak); Antes de que llegue la noche (1984, Gaua heldu baino lehen). Azken liburu horrek Bartzelona Hiria saria irabazi zuen 1985ean. Gero, aitaren obraren antologia osatzeko lanak, hitzaurrea eta oharrak egin zituen: Leopoldo Panero. 1988an, Loewe Fundazioaren Lehen Poesia saria irabazi zuen Galerías de Fantasmas (Fantasmen galeria) poema-liburuarekin.

Poemak idazteaz gainera, Panerok literatura-kritikako lanak idatzi zituen zenbait aldizkaritarako, eta hainbat obra itzuli frantsesetik eta ingelesetik. 1975ean, ama eta anaiekin batera, Jaime Chávarriren El desencanto filmean parte hartu zuen; filmak panerotarren dekadentzia kontatzen du, hipokrisiak markatutako familia baten adibide gisa. 1993an, Los viajes sin fin (Amaigabeko bidaiak) argitaratu zuen, eta 1994an Los mitos y las máscaras (Mitoak eta maskarak), bere literatura-prosaren bilduma bat, artikuluaren eta hitz lauzko poemaren artekoa. Anaiekin batera, Después de tantos años (Hainbeste urteren ondoren) filmean parte hartu zuen, Ricardo Francoren zuzendaritzapean. 1999ko hasieran, Enigmas y despedidas (Enigmak eta agurrak) argitaratu zuen, heriotzaren eta bizitzaren enigmak aztertzen dituen liburua.

2009an, Ediciones Vitruvio argitaletxeak La memoria y la muerte argitaratu zuen; data horretara arte argitaratutako poesia-lan osoa biltzen duen antologia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]