Juan Luis Zabala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan Luis Zabala
Datu pertsonalak
Izen osoa Juan Luis Zabala Artetxe
Jaio 1963ko uztailaren 24a
Azkoitia (Gipuzkoa)

Juan Luis Zabala Artetxe (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963ko uztailaren 24a - ) euskal idazle, kazetari eta blogaria da.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Euskal Filologiako ikasketak egin ditu. 1986-1988 bitartean euskara irakasle izan zen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan. Geroztik, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian egin du lan, kultura saileko erredaktore gisa.

Liburuez gain, artikuluak idatzi ditu hainbat aldizkari eta egunkaritan.

1994an Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen, Kroaziari buruzko erreportaje-sail batengatik.

Hainbat literatur genero landu ditu. Aipatzekoak dira Zigarrokin ziztrin baten azken keak (1985, 1984ko Azkue saria), Kaka esplikatzen (1989), Galdu arte (1996), eta Agur, Euzkadi (2000), eleberriak; Ahanzturaren artxipelagoa (1987), Gertaerei begira (1988), Sakoneta (1994, Tene Mujika saria), eta Harri barruko bihotz-borrokak (1999), narrazioak; Hautsia natza (2000, Felipe Arrese Beitia saria), poesia; Federico Garcia Lorcaren Poeta New Yorken (2003), itzulpena; Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila (2003), biografia; Inon izatekotan (2006), artikulu-bilduma.

[aldatu] Idazlanen zerrenda

[aldatu] Narrazioa

[aldatu] Nobela

[aldatu] Poesia

[aldatu] Itzulpena

[aldatu] Biografia

[aldatu] Bilduma

[aldatu] Bloga

"Inon izatekotan" izena du eta "Berria" egunkariaren komunitatean dago sartuta.

[aldatu] Kanpo loturak


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak