Juan María Bordaberry

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan María Bordaberry
Juan María Bordaberry
Juan María Bordaberryren irudia.
Datu pertsonalak
Izen osoa Juan María Bordaberry Arozena
Jaio 1928ko ekainaren 11a
Txantiloi:URU izena Montevideo (Uruguai)
Hil 2011ko uztailaren 17a
Txantiloi:URU izena Montevideo (Uruguai)
Bikotekidea Josefina Herrán

Juan María Bordaberry Arozena (1928ko ekainaren 11a, Montevideo - 2011ko uztailaren 17a, Montevideo) euskal jatorriko uruguaiar politikaria eta diktadorea bat izan zen.

Euskal jatorriko familia Colorado batean jaio zen. Bere aita Domingo Bordaberry Elizondo politikaria izan zen, ama berriz Eliza Arozena. 1969an Colorado Alderdira gehitu zen, 1969 eta 1972 bitartean Abeltzaintza eta Nekazaritzako ministro izan zelarik.

1972ko martxoaren 1etik 1973ko ekainaren 27rarte Uruguaiko presidentea izan zen. Aldiz, 1973ko ekainaren 27ko Estatu Kolpearen buru izan zen, ondorioz diktadore bilakatu zelarik. Uruguaiko Legebiltzarra, gizarte erakundeak nahiz alderdi politikoak deuseztu, eta askatasun zibilak ezabatuarazi zituen. Bere Diktadura 1973ko ekainaren 27tik 1976ko ekainaren 12rarte luzatu zen.

1976an Bordaberryko Uruguaiko Indar Armatuetako Ofizialen Batzarrari bi memorandum berri aurkeztu zizkion. Honek, alderdi politikoak desagertarazteko proposamena arriskutsuegia zela uste eta ekainaren 12an Bordaberry postutik kendu eta Alberto Demicheli Lizasok ordezkatu zezan erabaki zuen.

Gerora gizateriaren aurkako krimenak, bahiketak eta bere aurkari politikoen aurkako ekintzak burutzeagatik kondenatua izan zen: horien artean, 1976ko Zelmar Michelini eta Héctor Gutiérrez Ruiz legegileen hilketak, eta Kondor Operazioaren barnean baita Rosario Barredo eta William Whitelaw tupamaro gerrilari ohien hilketarengatik ere. Ondorioz espetxeratze prebentibora zigortu zuten.

Bere azken egunak osasunez larri eta bere etxebizitzan atxiloturik iragan zituen.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak