Juan Mari Atutxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Mari Atutxa

(2007)

Eusko Legebiltzarkidea

2005eko maiatzaren 16a - 2005eko urriaren 4a - Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2001eko ekainaren 8a - 2005eko maiatzaren 16a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1998ko azaroaren 25a - 2001eko ekainaren 8a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Eusko Legebiltzarreko mahaiburu

1998 - 2005
Joseba Andoni Leizaola - Izaskun Bilbao Barandica

Eusko Legebiltzarkidea

1994ko azaroaren 30a - 1995eko urtarrilaren 17a - Eusebio Larrazabal Olabarri
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia

5. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua

1991ko urriaren 4a - 1998ko azaroaren 26a
Juan Lasa - José Manuel Martiarena
Bizitza
JaiotzaAreatza1941eko maiatzaren 18a (82 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Juan Mari Atutxa Mendiola (Areatza, 1941eko maiatzaren 18a - ) politikari bizkaitarra da.

Eusko Alderdi Jeltzalean ibilbide osoa egin du.

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EAJko kidea gaztetatik, Bizkaiko Batzar Nagusietan ibili zen 1983tik 1991ra, nekazaritzaren sailean ardura hartuz tarteaz. Halaber, Lemoako udaletxean alkateordea izan zen 1987tik 1991 arte.

Sailburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailean kargurik gorena hartu zuen 1991tik 1998 arte, Ertzaintza garapen garai funtsezkoan zela. Urte horiek ika-mika gogorrak ekarri zizkion orduko Ezker Abertzalearekin, baina latzena ETAren mehatxuak jasatea izan zen.

Legebiltzarrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horren ostean, Eusko Legebiltzarrean presidente izendatu zuten (1998-2005). Kargu horretan, azken urteetan Espainiako eskuin-muturraren inguruko talde batek jomugan ipini zuen, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaorekin batera, Alderdien Legea delakoa aplikatzeari uko egin ondoren. Horren ondorioz, geroago inputatua eta kondenatua izan zen Atutxa doktrina izenaz ezagutu zen prozesua erabilita. Handik urte batzuetara, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu zuen. Atutxari, Knörri eta Bilbaori «epaiketa bidezkorako eskubidea» urratu zietela esan zuen.[1]

Erretiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika utzita, gaur egun Sabino Arana Fundazioaren presidentea da.

Toki izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lemoako (Bizkaia) Udalak Juan Mari Atutxa sailburu izandako garaia kale baten izenarekin gogoratzen du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Juan Lasa
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailburua

1991-1998
Ondorengoa
Javier Balza



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]