Juan Mari Atutxa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula

Juan Mari Atutxa Mendiola (Areatza, 1941eko maiatzaren 18a - ) politikari bizkaitarra da.

Eusko Alderdi Jeltzalean ibilbide osoa egin du.

Hastapenak

EAJko kidea gaztetatik, Bizkaiko Batzar Nagusietan ibili zen 1983tik 1991ra, nekazaritzaren sailean ardura hartuz tarteaz. Halaber, Lemoako udaletxean alkateordea izan zen 1987tik 1991 arte.

Sailburua

Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailean kargurik goiena hartu zuen 1991tik 1998 arte, Ertzaintza garapen garai garrantzitsu batean zegoenean.

Urte horiek ika-mika gogorrak ekarri zizkion orduko Ezker Abertzalearekin. Baina latzena ETAren mehatxuak jasatea izan zen.

Legebiltzarrean

Horren ostean, Eusko Legebiltzarrean presidente izendatu zuten (1998-2005). Kargu honetan, azken urteetan Espainiako eskuin-muturraren inguruko talde batek jomugan ipini zuen, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaorekin batera, Alderdien Legea delakoa aplikatzeari uko egin ondoren.

Erretiroa

Politika utzita, gaur egun Sabino Arana Fundazioaren presidentea da.

Toki izenak

Lemoako (Bizkaia) Udalak Juan Mari Atutxa sailburu izandako garaia kale baten izenarekin gogoratzen du.

Kanpo loturak


Aurrekoa
Juan Lasa
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailburua

1991-1998
Ondorengoa
Javier Balza