Juan Maria Olaizola

Wikipedia, Entziklopedia askea

Juan Maria Olaizola Igiñiz (Irun, Gipuzkoa, 1921 - Hondarribia, 1998) gipuzkoar teologoa eta historialaria izan zen.

Biografia

Donostian eta Madrilen egin zituen Enpresa Zuzendaritzako eta Teologiako ikasketak. Donostian 1968. urtean zabalduriko Salbatore Eliza Protestanteko liturgia-erredaktorea izan zen 1968. urteaz geroztik. 1979. urtean amaitu zuen Historia del Protestantismo en el País Vasco tesia, eta 1993an argitaratu zuen.

Eliza Protestanteko ministro egin ondoren Salbatore elizako apaiz izan zen 1986. arte. Hizlari bikaina zen. Obra asko idatzi zituen, Eliza Ebanjelikoaren ingurukoak gehienak, gaztelaniaz eta euskaraz.


Erreferentziak