Juan Maria Uriarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Maria Uriarte

Donostiako Gotzaina

2000ko urtarrilaren 13a - 2009ko azaroaren 21a
Jose Maria Setien - José Ignacio Munilla
Elizbarrutia: Donostiako elizbarrutia
bishop of Zamora (en) Itzuli

1991ko urriaren 17a - 2000ko urtarrilaren 13a
Eduardo Poveda Rodriguez (en) Itzuli - Casimiro López Llorente (en) Itzuli
Elizbarrutia: Zamorako elizbarrutia
apezpiku tituludun

1976ko irailaren 17a - 1991ko urriaren 17a
Isidor Markus Emanuel (en) Itzuli - Henry J. Mansell (en) Itzuli
Elizbarrutia: Marazanae (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1976ko irailaren 17a - 1991ko urriaren 17a
Elizbarrutia: Bilboko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaFruiz1933ko ekainaren 7a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2024ko otsailaren 17a (90 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaComillasko Pontifize Unibertsitatea
KU Leuven
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza latinoa

Juan Maria Uriarte Goirizelaia (Fruiz, 1933ko ekainaren 7aBasurto, 2024ko otsailaren 17a) bizkaitar elizgizona izan zen. Zamorako apezpikua izan zen 1991tik 2000ra, eta Donostiakoa 2000tik 2009ra. Loiolako prozesuaren baitan elkarrizketa politikoaren "erraztatzaile" izan zen, eta Zürichen izan zen Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazioetan.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Maria Uriarte Fruizen sortu zen, Bizkaian, 1933ko ekainaren 7an, eta oso gazterik lotu zuen bere ibilbidea Eliza Katolikoari.[1] Bilboko seminarioan ikasi eta 1957ko uztailaren 28an presbitero ordenatua izan zen. Bilboko Seminarioan hainbat zeregin eta kargu zituen bitartean, 1963an Teologia ikasi zuen Comillasko Eliz Unibertsitatean, eta, 1974an, Psikologia Lovainako Unibertsitatean. Psikologia irakasle izan zen Deustu eta Salamancako unibertsitateetan, eta 1974an Bilboko Seminario Nagusiko errektore izendatu zuten.

1976an Paulo VI.ak apezpiku ordenatu eta hasieran Bilboko elizbarrutiaren apezpiku laguntzailea izan zen. 1991ko urriaren 17an Zamorako apezpiku egin zuen Joan Paulo II.ak, eta, 2000ko urtarrilaren 13an, Donostiako elizbarrutiaren apezpiku, Jose Maria Setienek bertako gotzain izateari uztea erabaki zuenean. Uriartek ez zion muzin egin Euskal Herriak bizi zuen egoerari buruz hitz egiteari eta gaiari inguruko iritziak emateari, eta beti saiatu zen biktima guztiengandik hurbil egoten. ETAren biktimei hurbildu zaien bezalatsu salatu izan zuen ETAko presoen egoera, betiere indarkeriaren aurkako agertuz. 1998an ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko bitartekaritza lanak egin zituen.

75 urte bete eta hilabete gutxira, 2008 amaieran, Vatikanora gutuna igorri zuen karguari uko egiten ziola iragartzeko. Urtebete gehiago egin zuen gotzain, harik eta Vatikanok Jose Ignacio Munilla izendatu arte. Izendapenak polemika eragin zuen eta bere agurrean Uriartek onartu zuen elizbarrutia "zaurituta" geratu zela.[1]

Ondorengo urteetan hainbat sari jaso zituen, tartean Sabino Arana Fundazioarena, 2013an. Iñigo Urkulluren lehen agintaldian, giza eskubideen urraketei buruzko azterketa egin zuen aditu taldean izan zen Uriarte. Azkena, Bilboko elizbarrutiak eman zion, 2022an, bere ibilbidea aitortzeko.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Senar, Joserra. Juan Mari Uriarte hil da, Donostiako gotzain izandakoa. Berria, 2024ko otsailak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Eduardo Poveda Rodríguez
Zamorako apezpikua
19912000
Ondorengoa
Casimiro López Llorente
Aurrekoa
Jose Maria Setien Alberro
Donostiako apezpikua
20002009
Ondorengoa
Jose Ignacio Munilla