Juan Meléndez Valdés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Meléndez Valdés
Juan Meléndez Valdés, Goyak margotuta, 1797 inguruan Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaRibera del Fresno1754ko martxoaren 11
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMontpellier1817ko maiatzaren 24a (63 urte)
Hobiratze lekuaSan Isidroko hilerria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Salamancako Unibertsitatea
KidetzaReal Academia Española
Izengoitia(k)Batilo
Genero artistikoaQ6081423 Itzuli

Juan Meléndez Valdés (Ribera del Fresno, 1754ko martxoaren 11Montpellier, 1817ko maiatzaren 24a) espainiar idazlea izan zen. Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen, eta ondoren Humanistikako katedradun izan zen han. Salamancan Cadalso ezagutu zuen, eta hari esker izan zuen Europako olerkigintzaren berri. Zenbait lan egin zituen Jose Bonaparterentzat, eta horren ondorioz atzerrira ihes egin behar izan zuen. Olerkigintzan jardun zuen batik bat; olerkiak Batilo ezizenaz sinatzen zituen. Meléndez Valdésen lana XVIII. mendean batera agertzen ziren bi joeren artean dago banaturik: alde batetik, idazlan anakreontikoak eta erotikoak (odak, erromantzeak eta letrillak), rokoko garaiko giroaren isla; bestetik, poesia filosofiko morala (odak eta epistolak), askoz errealistagoa. Idatzi zituen lanen artean aipagarrienak hauek dira: Las bodas de Camacho (1784), La paloma de Filis, Odas anacreónticas, Idilios, La beneficencia, La mendiguez, Besos de amor eta La flor de Zurguén.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]