Juan Palafox
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Juan Palafox Mendoza | |
| Jaio | 1600eko ekainaren 24a | |
| Fitero ( |
||
| Hil | 1659ko urriaren 1a | |
| Osma ( |
||
Juan Palafox Mendoza (Fitero, 1600eko ekainaren 24a - Osma, 1659ko urriaren 1a) euskal apezpiku eta politikaria izan zen. Alcala, Salamanca eta Sigüenzako unibertsitateetan egin zituen ikasketak; latina, grekoa, hebreera, italiera eta frantsesa ongi ezagutzen zituen. Apaiz eginik, Europako hainbat herrialdetan bizi izan zen. 1626an Tarazonako katedraleko kalonje-diruzain izendatu zuten; Indietako Kontseiluko fiskal izatea zuen lanbide nagusia.
1639an Tlaxcalako apezpiku izendatu zuten, non 1642an Espainia Berriko erregeorde, Mexikoko artzapezpiku eta kapitain nagusi izan zen alditxo batez. Jesusen Lagundiarekin izandako liskarren ondorioz, Iberiar Penintsulara bidali zuten, non Osmako gotzaina izan zen. Azken urteetan erlijio gaietako zenbait liburu idatzi zituen.
2011ko ekainaren 5ean dohatsu izendatu zuen Vatikano Hirian Benedikto XVI.a aita santuak.
| Artikulu hau Nafarroako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.