Juan Román Riquelme

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Roman Riquelme» orritik birbideratua)
Juan Román Riquelme

(2019)
presidentea

2023ko abendua -
Bizitza
JaiotzaSan Fernando Partido (en) Itzuli1978ko ekainaren 24a (45 urte)
Herrialdea Argentina
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta kirol-zuzendaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Boca Juniors1996 / 200215138
Argentinako 20 urtetik beherako futbol selekzio nazionala1997 / 1998217
Argentinako futbol selekzio nazionala1997 / 20085117
Argentinako 23 urtetik beherako futbol selekzio nazionala2000 / 200892
Bartzelona Futbol Kluba2002 / 2005303
Villarreal Club de Fútbol2003 / 20057027
Villarreal Club de Fútbol2005 / 20074915
Boca Juniors2007 / 201410324
Argentinos Juniors2014 / 2015185
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua73 kilogramo
Altuera182 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm2183403 FIFA: 166380 UEFA: 58638 Edit the value on Wikidata

Juan Román Riquelme (San Fernando, Buenos Airesko probintzia, Argentina, 1978ko ekainaren 24a - ) futbolari argentinarra da. Erdilaria da eta bere oraingo taldea Argentinako ligako lehen mailan dagoen talde da, Boca Juniors.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinos Juniors[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen urratsak Argentinos Juniorseko taldean eman zituen. Hasieran ez zuen titular bezala ere jolasten, baina zortzigarren jardunalditik aurrera hasierako hamaikakoan sartzen hasi zen.

1996eko udan, Argentinan sortu zen 18 urte baino gutxiagokoentzako futbol talde nazionalean jolasten hasi zen, Jose Pekermanek zuzentzen zuen talde hura. Uruguain jolastu zen Kopa baten parte hartu zuen eta Argentina, txapeldun bihurtu zen. Riquelmek sekulako txapelketa burutu zuenez Argentinako futbol talde askoren begiradapean zegoen.

Boca Juniors (1996-2002)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carlos Bilardo entrenatzailearen eskutik heldu zen Riquelme Argentinako talde handi batera. Entrenatzaile horrek bere presidenteari, Mauricio Macri, jokalaria kontratatzeko agindua eman zion eta horrela 800.000 dolar ordaindu ondoren, bere taldekide berriekin entrenatzen hasi zen nahiz eta lehenengo mailan debutatu gabe egon. Argentinos Juniors taldea krisi batean murgilduta zegoen eta fitxaje honi esker, arnas pixka bat hartu zuten.

Hasieran, pare bat partida Boca Juniorseko bigarren taldean jolastu zuen, baina 1996eko azaroaren 10ean Bilardo entrenatzaileak konbokatu zuen eta sekulako partida jolastu zuen La Bombonera futbol zelaian Unión de Santa Fe taldearen aurka. Bere lehen gola hamalau egun geroago heldu zen, Huracan taldearen aurka 6-0 irabazi ondoren.

Bizitza profesionaleko gauzarik garrantzitsuenak:

  • 1999: Riquelmek bere taldearekin liga irabazi zuen eta 18 partidatan zazpi gol egin zituen.
  • 2001: Urte honetan ere Kopa berdina irabazi zuten eta gainera, txapelketako jokalari onenari saria eman zioten. Gainera, Diego Armano Maradonaren omenezko partidan jokatu zuen eta horretaz gainera, Amerikako jokalari onenari saria eman zioten.

FC Barcelona (2002-2003)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte honetan Riquelmek Europako talde handi batera salto egin eban, Bartzelonara. Hasieratik Bartzelonako entrenatzaileak gauzak argi esan arren, berak eban guztia emongo ebala esan eban, hau da, Van Gaalek beragaz ez ebala asko kontatuko esan eutson. Bartzelonagaz jolasu eban lehenengo partidan gol bi egin ebazan Parmaren kontra hain zuzen.

Hasieran erdi kanpoan ezker hegaletik jarri eban, hor ez eban ondo jolasten eta horregaitik azkenean ez eban ezta jolasten ere.

2003ko Urtarrilean Van Gaalek alde egin eban eta Radomir Antic etorri zan entrenatzaile bezala. Urte gogorra izan zan Bartzelona taldearentzako, halan da be Riquelmek maila ona eman eban Ligan 30 partida jolastuz eta 3 gol eginez. Txapeldunen ligan ostera, final laurdenetan agur esan eutson Juventusek eliminatu ondore. Txapelketa horretan Riquelmek 11 partida jolastu ebazan bi gol eginez.

Villarreal FC (2003-2006)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko udan, Bartzelonan presidente eta entrenatzaile aldaketa etorri zan. Presidente Joan Laporta izendatu eben sozioek eta Rijkaard entrenatzailea izan zan. Ronaldinhoren fitxajeak atzerritarren kupoa bete eban eta horregaitik Riquelmek Villarrealera alde egin eban utzita bi urtetarako.

Talde berrian Diego Forlanegaz batera sekulako bikotea egiten eben eta urte horretan hirugarren postuan sailkatu ziran, horrek Txapeldunen ligako prebia partidak jokatzeko aukera emon eutson. Gainera, Riquelmek ligako paseatzaile onena izan zan.

Hurrengo denboraldian (2005/2006) taldeak bere lehendabiziko txapeldunen liga jokatu eban. Arrakasta handia hartu eban Riquelmek bere joko ona demostratu egin ebalako. Final erdietara heldu ziran, bidean Manchester United, Benfica, Inter de Milan bezalako taldeei irabazi eta gero. Txapeldunen ligako azken partidan Riquelmek penalti bat huts egin eban, hor bukatu zan dana.

Boca Juniorsera itzuli zan (2007)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007 urtean berriz be joan zan Riquelme Argentinara jolasten Villarrealeko presidente eta entrenatzaileagaz arazo asko eukin ebazalako. Urte honetan utzita joan zan eta bocak bere soldata ordaindu behar eban (2.000.000U$D).

Hirugarren aldia Boca Juniorsen (2008)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea bukatu zanean Riquelmek 2010rarteko kontratua sinatu eban Boca Junios taldeagaz. Riquelmek ezin izan eban taldeen mundialitoa jolastu eta horregaitik ligararte itzon behar izan eban partida bat joktatzeko. Rosario Centralek aurka izan zan eta 1-1 egin eben. Urte horretan Libertadores kopan final aurrekoetan eliminatu eben taldea.

Aurtengo udan, 2008ko abuztuan Pekingo Joku Olinpikoetan urrea eskuratu eban. Bost partida jokatu ebazan eta gol bat bakarrik egin eban.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Herrialdea Urtea
Boca Juniors Argentina 1996-2002
FC Barcelona Katalunia 2002-2003
Villarreal CF Espainia 2003-2006
Boca Juniors Argentina 2007
Villarreal CF Espainia 2007
Boca Juniors Argentina 2008

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentina Selekzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Denbora Munduko Kopa Joku Olinpikoak Confederazinoak Amerikako Kopa Eliminatoriak Lagun arteko partidak Guztira
Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak
Argentinako selekzioa 1997/2008 5 0 5 1 5 3 9 5 16 7 13 2 53 18

Hego Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Denboraldia Liga Libertadores Recopa Supercopa Mercosur Intercontinental Guztira
Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak
Boca Juniors
Argentina
Apertura 1996 8 2 - - - - - - - - - - 8 2
Clausura 1997 13 2 - - - - - - - - - - 13 2
Apertura 1997 13 0 - - - - 2 0 - - - - 15 0
Clausura 1998 6 0 - - - - - - - - - - 6 0
Apertura 1998 19 3 - - - - - - 5 0 - - 24 3
Clausura 1999 18 7 - - - - - - - - - - 18 7
Apertura 1999 17 2 - - - - - - 5 0 - - 22 2
Clausura 2000 7 2 11 3 - - - - - - - - 18 5
Apertura 2000 16 5 - - - - - - 1 0 1 0 18 5
Clausura 2001 11 5 12 3 - - - - - - - - 23 8
Apertura 2001 13 7 - - - - - - 1 0 1 0 15 7
Clausura 2002 9 3 4 0 - - - - - - - - 13 3
Guztira 150 38 27 6 - - 2 0 12 0 2 0 193 44
Boca Juniors
Argentina
Clausura 2007 15 2 11 8 - - - - - - - - 26 10
Guztira 15 2 11 8 - - - - - - - - 26 10
Boca Juniors
Argentina
Clausura 2008 10 1 10 4 - - - - - - - - 20 5
Apertura 2008 0 0 - - 1 1 - - - - - - 1 1
Guztira 10 1 10 4 1 1 - - - - - - 21 6
Total 175 41 48 18 1 1 2 0 12 0 2 0 240 60

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Denboraldia Liga Kopa Europa Guztira
Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak
FC Barcelona
Katalunia
2002/03 30 3 1 1 11 2 42 6
Total 30 3 1 1 11 2 42 6
Villarreal CF
Espainia
2003/04 33 8 3 1 12 4 48 13
2004/05 35 15 - - 9 2 44 17
2005/06 25 12 1 0 12 2 38 14
2006/07 13 1 - - - - 13 1
Guztira 106 36 4 1 33 8 143 45
Guztira 136 39 5 1 44 10 185 51


Garaikurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Taldea Herrialdea Urtea
Torneo Apertura Boca Juniors Argentina 1998
Torneo Clausura Boca Juniors Argentina 1999
Torneo Apertura Boca Juniors Argentina 2000

Txapeketa Internazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Taldea Herrialdea Urtea
HegoAmeriketako 20 urte azpiko txapelketa Argentinako Selekzioa 20 urte azpikoa Argentina 1997
HegoAmeriketako 20 urte azpiko txapelketa Argentinako Selekzioa 20 urte azpikoa Argentina 1997
Esperanzas de Touloneko txapelketa Argentinako Selekzioa 21 urte azpikoa Argentina 1998
Libertadores Kopa Boca Juniors Argentina 2000
Intercontinental Kopa Boca Juniors Argentina 2000
Libertadores Kopa Boca Juniors Argentina 2001
Intertoto Kopa Villarreal CF Espainia 2004
Libertadores Kopa Boca Juniors Argentina 2007
Urrezko domina 2008ko Pekingo Joku Olinpikoak Argentinako Selekzioa Argentina 2008
HegoAmeriketako Rekopa Boca Juniors Argentina 2008

Bakarkako Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saria Urtea
Esperanzas de Touloneko txapelketako jokalari onena 1998
Libertadores kopako jokalari onenari
Zilarrezko baloia Libertadores Kopan 2005
Libertadores kopako jokalari onena 2007

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Román Riquelme Aldatu lotura Wikidatan