Juan Sánchez Cotán
Wikipedia(e)tik
Juan Sánchez Cotán (Orgaz, Toledo, Espainia, 1560ko ekainaren 25a - Granada, Espainia, 1627ko irailaren 8a) espainiar pintorea izan zen.
[aldatu] Biografia
Toledon egin zituen lehen pintura-ikasketak, eta 1603an Granadako kartusiarren monasterioan sartu zen. Izadi hilak eta erlijio-gaiko koadroak pintatu zituen batez ere.
Obra nagusiak: "Ama Birjina Haurra esnatzen", "Kartusia Handiaren sorkundeko gorabeherak", "Martiri kartusiarrak", "Ebanjelioko eszenak" eta "Haurra Ama Birjinarekin".
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.