Juan San Martin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau euskaltzain eta idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Martin».
Juan San Martin 1976an, Eibarko Mekola kaleko bere etxeko bulegoan.

Juan San Martin Ortiz de Zarate (Eibar, Gipuzkoa, 1922 ekainaren 23 - Hondarribia, 2005 maiatzaren 30) euskal idazlea, arkeologoa, etnografoa, mendizalea, Arartekoa eta euskaltzaina izan zen.

Espainiako Gerra Zibilaren garaian erbestera joan behar izan zuen, familiarekin batera, beste hainbatek egin bezala. Artikuluak argitaratzen 1950eko hamarkadan hasi zen. 1959an kaleratu zuen lehen liburua: Juan Antonio Mogel. Bere bizitza ta lanak. Poemak idazteko Otsalar ezizena erabili zuen, 1960ko hamarkadan erreferentzi bihurtuz. 1964an euskaltzain oso izendatu zuten. Egan aldizkariko zuzendari izan zen 1983tik 1989ra. 1989an aukeratu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Ararteko. 2006ko azaroaren 17an Eibarko seme kuttun izendatu zuten.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1951. urtea. Juan San Martin, Carlos Linazasoro, Indalecio Ojanguren eta Andrés Espinosa, Ojangurenen omenaldi egunean. Arantzazu, Gipuzkoa.
Hainbat euskaltzain Arantzazun, 1972. urtean. Goian ezkerretik eskuinera: Koldo Mitxelena, Iratzeder, Jean Haritxelhar, Alfontso Irigoien, Luis Villasante, Jose Maria Satrustegi, Patxi Altuna eta Imanol Berriatua. Behean: Juan San Martin, Jose Luis Lizundia, Joseba Intxausti eta Xabier Kintana.
Lehen lerroan, Luis Villasante eta Juan San Martin, Euskaltzaindiak Euskal Herriko erakunde publikoekin akordioa sinatu zuen egunean. Haien atzean, Federico Krutwig, Patxi Altuna, Alfonso Irigoien eta Pello Salaburu.

Antologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uhin berri, Donostia, 1969.

Biografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan Antonio Mogel. Bere bizitza ta lanak Zarautz, 1959.

Kronikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antzinako Eibar. Eibar, 1993.

Narrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zirikadak. Ipuin barregarridun liburua. Zarautz, 1960.
  • Eztenkadak. Gertaera barregarridun liburua. Zarautz, 1965.

Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gogoz. Donostia, 1978.
  • Bidez, Donostia, 1981.
  • Landuz. Donostia, 1983.
  • Euskararen ostarteak. Donostia, 1998.
  • Giza eskubideen inguruan. Donostia, 2000.

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Estudio etnografico del Valle de Urraul Alto (Luis Peña Santiagorekin elkarlanean). Donostia, 1966.
  • Escritores euskericos. Bilbo. 1968.
  • Hegatsez (Serafin Zubirirekin elkarlanean). Zarautz, 1971.
  • Elgueta con Anguiozar y Ubera. Donostia, 1975.
  • Literaturaren inguruan. Donostia, 1980.
  • Erromanikoa Euskal Herrian. Donostia, 1983.
  • Jose Manterola. Donostia, 1985.
  • Esanak eta eginak. Gasteiz, 1994.
  • Santa María de la Asunción de Hondarribia. Su Historia, arte y arquitectura.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]