Juan Telleria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau musikagile zegamarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Telleria.
Juan Telleria.

Juan Telleria Arrizabalaga (Zegama, 1895eko uztailaren 12a - Madril, 1949ko otsailaren 25a), musikagile gipuzkoarra izan zen.

Zazpi urte zituela umezurtz gelditu zen, aita eta ama galdu ondoren. Hori zela eta, Baldomero Telleria osaba apaiza haren eta lau anaien arduradun bihurtu zen. Berarekin solfeo, piano eta armonia ikasi zituen. 1911n Donostiara joan zen ikastera, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundurik, eta German Cendoya eta Beltran Pagola irakasle izan zituen.

1915ean Madrilera joan zen, Conrado del Campo eta Fernández Alberdi maisuekin ikasiz. Musika konposatuz aurrera atera zen.

1917ko irailaren 29an "La Dama de Aitzgorri" lana estreinatu zuen Donostian, Gran Casino zelako tokian, eta urte bereko azaroaren 17an Madrilen, arrakasta handia lortuz.

1919an Parisera joan zen, zinema aretoetan pianoa jotzen jardunez, Donostian eta Madrilen egin bezala. Hortik Alemaniara mugitu zen.

1927 eta 1947 artean musika lirikoa egin zuen batik bat, "El joven piloto", "El cabaret de la Academia", "Los Blasones" edo "Las viejas ricas" zarzuelak konposatuz.

Gainera, ganbara-musika eta erlijio-ereserki eta militarrak egin zituen, "Cara al sol" himno frankistaren egilea izanda.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak