Juan Valera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Valera

ambassador of Spain to Austria-Hungary (en) Itzuli

1893 - 1895
Espainiako enbaxadorea Ameriketako Estatu Batuetan

1883 - 1886
Espainiako enbaxadorea Portugalen



Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaCabra1824ko urriaren 18a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril1905eko apirilaren 18a (80 urte)
Hobiratze lekuaCementerio de Cabra (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, diplomazialaria, kazetaria, politikaria eta poeta
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Académie des sciences morales et politiques
Genero artistikoaeleberria

Find a Grave: 10367587 Edit the value on Wikidata

Juan Valera Alcalá-Galiano (Cabra, Kordoba, Espainia, 1824ko urriaren 18a - Madril, Espainia, 1905eko apirilaren 18a) espainiar idazlea eta diplomatikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Granadako eta Madrilgo unibertsitateetan ikasketak egin ondoren diplomazia hartu zuen lankidetzat; Napoli, Lisboa, Rio de Janeiro, Dresden, San Petersburgo, Frankfurt, Washington, Brusela eta Vienan izan zen enbaxadore. 1868. urtean Espainiako estatuko idazkaria izendatu zuten Madrilen.

Diplomatiko trebea izan bazen ere, idazle gisa nabarmendu zen batez ere. Egunkari ezagun batzuetan artikuluak eta saiakerak idatzi ondoren (1862, Sobre el Quijote; 1864, Estudios críticos sobre literatura, política y costumbres de nuestro días), 1873. urtean argitaratu zuen bere lehen eleberria, arrakasta handia izan zuena, eta, maisutasun handiz, Andaluziako nekazarien bizimodua islatu zuena: Pepita Jiménez. Ondoren Las ilusiones del doctor Faustino (1875, Faustino doktorearen ametsak) eta Doña Luz (1879) eleberriak idatzi zituen.

1881. urtean bizitza guztirako senatari izendatu zuten eta, Ameriketan eta Europan zehar bidaiatu ondoren, 1895ean Espainiara itzuli zen. Handik gutxira argitaratu zuen bere eleberri ospetsuenetako bat, Juanita la Larga (Juanita Luzea). 1861 urteaz gero Espainiako Errege Akademiako kidea zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]