Juan de Villanueva

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan de Villanuevaren erretratua

Juan de Villanueva (Madril, 1739 - ibidem, 1811) espainiar arkitektoa izan zen. 1758-1765. urteetan Erroman bizi ondoren Madrila itzuli zen, eta El Escorialeko jeronimotarren ordenako arkitekto izendatu zuten (1768). Karlos III.arentzat eta haren gortearentzat aisialdirako hiria eraikitzeko agindua jaso zuen. Escorialen eraikuntza asko egin zituen: Erregegaien etxea, Goiko eta Beheko etxeak, Printzearen etxea. 1785. urtean El Pradoko museo neoklasikoa izango zena eraikitzen hasi zen. Madrilen, Historiako akademia (1788) eta behategia (1790) eraiki eta Plaza Nagusia berritu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan de Villanueva Aldatu lotura Wikidatan